Athleticek Real Madriden aurkako partiduan egindako lan onak ez dau saririk euki

Ernesto Valverderen taldeak arazo handiak ditu aurkariaren ate aurreko aukerak gauzatzeko orduan

Eraginkortasun kontua

San Mamesen bildutako ia 50.000 zaleen berotasuna eta bultzadea ez ziran nahikoak izan Real Madrid menderatzeko. Partiduko minutu askotan aurkaria menderatuta euki arren, Athleticeko jokalarien lan onak ez eban saririk jaso, ez ziralako fin ibili Courtoisen ate aurrean. Talde merengea, ostera, markagailuan aurretik jarri zan Unai Simonen atera jaurti eban lehen jokaldian. Partidua amaitu ostean Ernesto Valverdek aitortu eban lez, aurkariak erakusitako eraginkortasuna erabakigarria izan zan.

Athleticeko jokalarien zein entrenatzailearen sentsazinoak onak badira be, Athleticek puntu bi baino ez dau lortu azken lau jardunaldietan, Betis eta Osasunaren aurka eskuratutakoak. Emaitzak txarrak izan arren, zuri-gorriek puntu bira daukiez Europarako postuak. Valverdek garbi dino taldea ondo ikusten dauela eta bide horretatik jarraitu behar dauela.

Talde zuri-gorriak azterketa gogorra bezain erakargarria jokatuko dau Mestallan datorren eguenean. Partidu horretako irabazleak sari handia jasoko dau, kopako final aurrekoak jokatzeko aukerea eukiko leuke-eta. Galtzailea, ostera, kanporatuta geratuko litzateke. Ibon Larrazabal eta Jose Luis Artetxegaz aztertu dogu Athleticen egoerea Jokoan tarteko tertulian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular