Plastikoa beharrezkoa da, baina arazo asko eragiten ditu

Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak jatorri naturaleko materialekaz egiten daben lana zelakoa dan azaldu deusku

Erlantz Lizundia: “Petrolioan oinarritutako materialak murriztu behar dira ontzigintzan”

Jatorri naturaleko materialen ganean egin dogu berba asteon Bizkaia Irratiko Zientzia tartean Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleagaz. Izan be, beste bost irakasleekaz batera, ikerketa bati ekin deutso esparru honetan Lizundia geure kolaboratzaileak.

Proiektuak ontzigintzari eskaini dio arreta batez be. Gaur egun plastikozko material asko petrolioan oinarritzen dira. Plastikoa beharrezkoa izan arren, arazo asko eragiten dituan materiala da. Beraz, funtsezkoa da petrolioan oinarritutako materialak murriztea.

Lizundiaren taldeak polimeroak, zelulosa edo kitina esaterako, erabilten ditu ontzigintzarako produktuak egiteko. Edozelan be, azken produktua ez da gaur egun dagozanak bezain lehiakorra. Beraz, beste produktu batzuk be erabilten dabez beharrezkoak diran propiedadeak lortu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00