Joserra Blancok 26 urte daroaz erlijinoko irakasle lez. Berrizko institutua da bere erreferentziako zentroa, baina ikastetxe gehiagotan be emoten ditu klaseak. Aurton Iurretan eta Elorrion be badabil. Blancok esan deusku euren ekarpen nagusia zoriontasuna dala, erlijinoan matrikulautako umeak zoriontsuak dirala, eta horrek asko pozten dituala. Hori eskolako markoan lortzen dabe, metodologia jakinak jarraituta eta gai zehatzak landuta.
Hezkuntza integrala
Erlijino irakasgaian heziketa integrala eskeintzen da. Edukina lantzen da, baina baita baloreak eta bihotzeko kontuak be: alkartasuna, laguntasuna eta abar. Espiritualtasuna lantzen da, oso garrantzitsua oreka emozionalean. Arlo horretan euren ikasleak sendo ibilteko ahalegin handia egiten dabela azaldu deusku Blancok.
Irakagaia urteotan aldatuz joan ei da, legeak aginduta eta belaunaldi barrietara egokituta.
Matrikuletako deia
Zezeilaren 7tik 23ra bitaretan izango da matrikulazino garaia Derrigorreko Hezkuntzan, eta Blancok nahi daben guztiei erlijinoan izena emoteko deia egin dau, nahiz eta aspaldion beherako joeran dagoen. Bere esanetan gizartea orokorrean sekularizatu egin da eta erlijinoak pisua galdu dau, baina horrez gain eskola publikoetan ez ei da irakasgaia ondo zaintzen eta kontrako mogimenduak be ba ei dagoz. Dana dala, erlijinoko irakasleak ilusinoz eta itxaropentsu dagozala esan deusku, euren ikasleak zoriontsuak dirala eta erliinoan izena emoko deia zabaldu dau.