Xabier Altzibar, Xabier Kaltzakorta eta Joseba Agirreazkuenaga dira egileak

Liburua kaleratu da Markina-Xemeinen

Erregezaleek gudaroste liberala irabazi ebeneko garaia gogoan

Liburuaren aurkezpena Markina-Xemeinen / Bizkaia Irratia

Erregezaleak gudaroste liberala irabazi ebenetik 200 urte betetan direla eta liburua kaleratu da Markina Xemeinen.
Cadizko damari bertsoak 1823ko maiatzaren 27, Errealisten ospakizuna San Martin Muruan” dauka izena liburuak. Aurreko barikuan egin zan aurkezpena Markina Xemeinen. Jabier Kaltzakorta, Joseba Agirreazkuenaga eta Xabier Altzibar dira egileak. Ospakizuna egin zanetik 200 urte bete direla eta, Fernando Molinerok eta Asier Aretxabaletak bultzatuta egin da liburua. Xabier Altzibarrek azaldu deuskunez, ahalegin handia egin dabe biek liburua kaleratzeko.

Juan Jose edo Bizenta Mogel?

Erregezaleak gudaroste liberala irabazi eta Fernando VIIaren botere absolutoa ezarri izana ospatu nahi izan eben. Markina, Xemein eta Etxebarriko partida errealistak alkartu ziran bazkari bat egiteko. Honakoa iragartzeko, 87 bertso idatzi ziran. Ustezko egiltzat dago hartuta Juan Jose Mogel, baina Xabier Altzibarrek dino honakoa ez dagoala argi, ze Bizenta Mogel arrebea be izan eitekean. Bizenta be bertsolaria zan eta idazlea. Markinako euskalkian, bizkaera klasikoan dagoz idatzita bertsoak. Bertan, Cadizko konstituzinoa madarikatu eta Ama Birginari erregututen deutso egileak. Xabier Altzibar, Andoni Agirreazkuenaga eta Xabier Kaltzakortagaz batera Asier Aretxabaleta markinarrak liburuaren soslaia idatzi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular