Pare bat urte joango dira "Senda" lana amaitu ahal izateko

"Una habitacion propia" erresidentzia artistikoan izango da Bilbon

Erresidentzia artistikoaren bitartez filme barria sortuko dau Mikele Landak

"Una Habitacion Propia" erresidentzia artistikoa / Bizkaia Irratia

Mikele Landa zinemagile bizkaitarrak, erresidentzia artistiko baten bitartez gauzatuko dau “Senda” izeneko bere egitasmo barria.“Una Habitacion Propia” izeneko erresidentzia artistikoan parte hartzeko aukeratua izan da Mikele Landa. Euskerazko “Senda” egitasmoa gauzatu ahal izango dau bertan. Beragaz batera, Maria Herrera Lopez izango da gaztelaniazko “Desde que tu te has ido” egitasmoagaz. Zemenditik bagilera bitartean, bakotxak gela bat izango dau Bilbon, proiektuan lan egiteko. Aholkulari bat be aukeratu ahal izango dabe laguntzeko. Mikele Landak, gidoia idazteko asmoa dauka mentore edo aholkulariaren laguntzeagaz.

Dokumentala hasieran

“Senda” izeneko egitasmoa, hasieran dokumentala izan behar zala azaldu deusku zinemagileak. Ondoren, bertan hiru pertsonaia agertzen direla ikusita, film luzea egitea erabagi dau Landak. Aktore posibleak nortzuk izan daitekezan be buruan daukala dino.  Filmea amaitu bitartean, oraindino, pare bat urte joango diralakoan dago Mikele Landa.
“Una Habitacion Propia” izeneko erresidentzia artistikoan egoteko aukeratua izateaz gain, “Senda” egitasmoagaz, “Elkarrekin Sortzen” lan taldean be hartuko dau parte emakume zinemagile desbardinakaz batera, Tessa Andonegi, Ainhoa Aierbe, Maitane Carballo edo Itxaso Diazegaz batera. Honakoa be, zemenditik bagilera bitartean egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular