Batutako dirua bularreko minbizi metastasikoaren ikerketarako izango da

60 metroko luzerako errege-opila bananduko dabe

Bularreko Minbizi Metastasiko Alkartearen aldeko erroskoia Mungian

Erroskoia / Bizkaia Irratia

Mungiako Udalak Errosko Solidarioaren Jaia ekimen solidarioaren hamazazpigarren edizinoa antolatu dau. Ekimen horren helburua talde behartsuen alde dohan behar egiten daben edo besteen alkartasuna behar daben alkarte eta erakundeei laguntzea da. Holan, urtarrilaren 5ean, 17:00etatik aurrera, errege-errosko zatiak banatuko dira txokolate beroagaz Andra Marin. Merienda gozo horrek euro bateko prezioa izango dau, eta batutako diru guztia Bularreko Minbizi Metastasikoaren Alkartearentzat izango da.

Aspalditik egin dan legez, alkateak eta udalbatzako beste kide batzuek, eta dirua jasoko dauen alkarte solidarioko ordezkariek banatuko dabe erroskoa, eta edizino honetan Nekane Díez Athletic Clubeko jokalaria izango da konbidaua. Holan, Udalaren enkarguz Mungiako hiru
okindegi/gozotegik egindako 60 metroko luzerako erroskoa banatuko dabe. Tiketak egunean bertan erosi eta errosko zatia eta txokolatea jasotzeko momentuan aurkeztu beharko dira. Urtero, Mungiak jai honetan batutako guztia ongintzazko helbururen batera bideratzen dau. Aurton, ekimen honen bidez lortzen diran irabazi eta dohaintza guztiak Bularreko Minbizi Metastasikoaren Alkartera bideratuko dira. Eta aurreko edizinoetan lez, Udalak ekitaldi honetan batzen dan kopuru bera jarriko dau. Azkenik, aitatu behar da jaia umeentzako Kantu Kolore erromeriak girotuko dauela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular