Sabin Goirigolzarri Mungiako Iturburu inmobiliariako kidea da. Bizkaian babes ofiziala galdu daben 5000 etxebizitza dagoz eta horren salerosketen ganean kontsulta egiteko jarri dogu beragaz hitzordua.
Kontatu deuskunez, 2003. urtea baino lehenago etxebizitzekin gertatzen da babes ofizialeko izaera galtzea, eta beraz, merkatu librean muga barik saltzeko aukera dago. 2003tik aurrera eregitako eta saldutako babes ofizialeko etxebizitzek ez dabe izaera galtzen, baina saldu leitekez. Dana dala, beti, Jaurlaritzak jarrita daukazan ezaugarri eta muga batzuen barruan egin behar da salerosketa.
Egungo etxebizitzen salerosketari buruz itaunduta, gure harridurarako, Sabin Goirigolzarrik baieztatu deusku atzerritarrak, gurean be, etxebizitzak erosten dabizala inbertsino modura. Errusiarrak eta txinatarrak ei dabiz Mungialdean etxebizitzak erosten, eta erosi, balio handiko etxeak dira.