Maiatzaren 5ean eskuen-higienearen munduko eguna ospatzen da

Mikel Baza familia medikuak esku-higienearen garrantzia azpimarratu deusku

Eskuak garbitzea: osasun keinu sinple batek infekzinoak %60 murriztu leikez

Esku-higienearen munduko eguna dala-eta, Mikel Baza familia medikuak aholku batzuk emon deuskuz Lau Haizetara saioan. Urtero maiatzaren 5ean ospatzen dan egun honek, eskuak garbitzearen garrantzia azpimarratzen dau, eta aurten be Osasunaren Munduko Erakundeak eta Osakidetzak eskularruen erabilera egokia eta eskuen higienea buztartzearen beharra nabarmendu dabe.

Mikel Bazaren esanetan, “eskuak garbitzea osasun keinu sinplea da, baina oso eraginkorra infekzinoen prebentzinorako“. Familia medikuak azaldu dauanez, ikerketa batzuek frogatu dabe osasun zentroetan eskuak behar moduan garbitzeak infekzinoen %60 murriztu leikezala. Halanda be, gogoarazo dau ohitura hori askotan ahaztu egiten dala egunerokoan, eta COVID-19ak barriro be  lehen planora ekarri ebala. Eskuak garbitzeko momentu egokiak be zerrendatu deuskuz: elikagaiak manipulatu aurretik eta ondoren, gernua edo gorotzak ikutu ostean, eta jakina, pazienteakaz kontaktuan egon aurretik eta ondoren. Horrez gain, eskularruen erabilerari buruz be egin dau berba, azpimarratuz beharrezkoa dala kasu jakinetan bakarrik erabiltea, ingurumenaren eta baliabideen erabilera arduratsua kontuan hartuta.

Beste alde batetik, Mikel Bazak ohartarazo dau eskuen gehiegizko garbiketak be ondorio negatiboak izan leikezala, eskuetako dermatitisa esaterako. “Ez dogu konpultsiboki eskuak garbitu behar, beharrezkoa danean bakarrik”, ohartarazo dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00