Esther Apraiz Eudeleko presidenteak udalen finantziazino sistema ez dau zalantzan ipini

Udalen esku eskuduntza barriak jarten diranean, horrek finantzietako laguntza be jaso beharko leukiela uste dau Eudeleko goi karguak

“Eskuduntzak bai, baina finantziazinoz lagunduta etorri daitezala”

Esther Apraiz Bizkaia Irratiko estudioan / Bizkaia Irratia

Esther Apraiz Derioko alkatea eta Eudeleko presidenteak ez dau zalantzan jarri udalen finantziazino sistema, nahiz eta igazko diru bilketan jaitsierea egon eta udalek aurten jasoko daben diru kopurua txikiagoa izan. Arrisku partekatuan oinarritzen dan sistema ona dala esan dau. Udalen finantziazinoaz, Berdinsareaz, etxebizitza turistikoak arautu ahal izateko udalentzat eratu daben gidaz, eta udalak osasungintzan aliatu zelan izan leitekezan azaldu dauz Goizeko Izarretan irratsaioan izaten dogun barriketaldi luzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00