Usansolo Bizkaiko 113.udalerria izateko prozesua luzatu egingo dau, beste lau urtez. 2022an lortu dau Usansolok udalerri izatea, Bizkaiko Batzar Nagusietan onartu eta gero. Baina espainiar estaduko abogadutzak helegitea aurkeztu dau erabagi horren kontra. Itxaroten ebena gertatu dala esan deusku Usansolo Herria plataformatik Monica Menak.
Prozesua luzatu egingo dan arren, eurek herria kudeatuko dabela argitu deusku Menak. Aldundiak kudeatzaile batzorde bat sortuko dau horretarako eta aurten ezingo dabe udal hauteskundeetan parte hartu. Gauzak zaildu diran arren, aurrera egiteko prest dagoz Usansolon. Foru araua bete dabe, eta Batzar Nagusietan onartu zan Usansolo Bizkaiko 113.udalerria izango dala. Orain Monika Menaren eretxian BFAk defendatu beharko dau onartutako hori, espainar estaduko abogadutzaren aurrean.