Euskadin urtean 2 mila lagun baino gehiagok drogen kontsumoari aurre egiteko mediku tratamendua haste dabe

Domekan Bizkaiko eleizetan batuko dan dirua Gizakia Fundazinoarentzat izango da

Estibaliz Barron: “Heroineak menpekotasun fisikoa eragiten dau, kokaineak psikikoa”

Estibaliz Barron, Gizakia Fundazinoko koordinatzailea / Bizkaia Irratia

EUSTATek emondako datuen arabera Euskadin gehien kontsumiduten diran drogak kokaina, cannabisa eta speed-a dira. Horreen atzetik LSD eta extasia dagoz. Euskadin urtean 2 mila lagun baino gehiagok drogen kontsumoari aurre egiteko mediku tratamendua haste dabe eta horretaz asko dakie Gizkaia Fundazinoan.

Arazo nagusiak alkoholaren eta kokainaren kontsumoak dira. Gizakia Fundazinoan drogamenpekotasunak eta adizinoak dabezan pertsonak artatzen dabez eta gai horreei buruzko formazinoa emoten be adituak dira. Urtean Gizakia Fundazinoan bi mila lagun baino gehiagori laguntzen deutse. Drogea izteko prozesua luzea izan daiteke, eta lehenengo -lehenengo motibazinoa behar dala esan deusku Gizakia Fundazinoko arduraduna dan Estibaliz Barronek.

Heroinea eta kokainea

Prozesuan jakin beharra dago kontsumoa zerk eragin dauen, horreri erantzun bat emon ahal izateko. Motibazinoa Drogaren arabera, menpekotasuna ezbardina izan daiteke. Heroinak batez be menpekotasun fisikoa eragiten dau, kokainak ordea menpekotasun psikologikoa.

Laguntza ekonomikoa

Domekan Bizkaiko eleizetan batuko dan dirua Gizakia Fundazinoarentzat izango da. Droga menpekotasuna dabenei eta bazterketa egoeran bizi diranei laguntzen deutsie Gizakia Fundazinoan. Urtero lez aurten be Bizkaiko parrokietan dirua batuko dabe Gizakia Fundazinoari emoteko. Domekan, urriaren 30ean izango da bilketa hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular