Estitxu Fernandezek “Sortze berri bat, indarkeria obstetrikorik gabe” (Txalaparta) izeneko liburua aurkeztu dau asteon. “Indarkeria mota hau, haurdunaldian, erditzean eta erdi ondoan emoten diran zenbait praktika dira, emakumearen eta umearen emozino, erabagiak eta beharrak kontuan hartu barik eragiten diranak” azaldu deusku Fernandezek “Goizeko izarretan” saioan.
Kazetari eta psikologo nafarrak dino osasun-arloko adituak pazientearen hobe beharrez jarduten dabela gehienetan, baina ez beti. Batzuetan, lan-jardunaldia lehenbailehen amaitu gura dabelako eragiten dabela erditzea; edo erditze-gela hustu behar delako; edo asteburua libre izateko programetan dala zesarea bat.