Haurdunaldiagaz eta erditzeagaz zerikusia daben askoren lekukotzka batu dauz Estitxu Fernandezek

"Sortze berri bat" liburuan indarkeria obstetrikoa salatzen dau Estitxu Fernandezek

Estitxu Fernandez: “Zergaitik jaioten dira hainbeste ume astean zehar ta hain gitxi asteburuan?”

Estitxu Fernandez / Txalaparta argitaletxea

Estitxu Fernandezek “Sortze berri bat, indarkeria obstetrikorik gabe” (Txalaparta) izeneko liburua aurkeztu dau asteon. “Indarkeria mota hau, haurdunaldian, erditzean eta erdi ondoan emoten diran zenbait praktika dira, emakumearen eta umearen emozino, erabagiak eta beharrak kontuan hartu barik eragiten diranak” azaldu deusku Fernandezek “Goizeko izarretan” saioan.

Kazetari eta psikologo nafarrak dino osasun-arloko adituak pazientearen hobe beharrez jarduten dabela  gehienetan, baina ez beti. Batzuetan, lan-jardunaldia lehenbailehen amaitu gura dabelako eragiten dabela erditzea; edo erditze-gela hustu behar delako; edo asteburua libre izateko programetan dala zesarea bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular