Bost eskaera egiten deutsiez osotzear dan Eusko Jaurlaritza barriari

Durangon egin eban eskaria zapatuan Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak

Euskal Eskola Publikoa lehenesteko aldarria

Umeak eskolan / Dephositphotos.com

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak batzarra izan eban Durangon maiatzaren 11n. Gaur eguneko egoerea aztertu eta aurrera begira emon beharreko urratsak zehaztu ebezan bertan. Osotzear dan Eusko Jaurlaritza barriari bost eskaera egiten deutsiez. Azpimarratu dabenez, ez datoz bat onartu barri dan Hezkuntza Legeagaz. Aurrematrikulazino garaian herritar gehienek sare publikoa aukeratu daben arren, onartutako araudiak eskola publikoa aukeratzeko bidea oztopatzen dau, gehiegizko eskaintza pribatua baimenduz.

Eskaerak

Eskola Publikoa sistemaren ardatz izatea nahi dabe. Bestalde, hezkuntz planifikazinoa, eskola publikoari begira egiteko eskatzen dabe, hau da, 0tik 18 urtera bitarteko eskaintza publiko nahikoa bermatzea. Eskola publiko bakar, euskaldun eta laikoa eskatzen dabe. Laugarren eskaerea segregazinoagaz lotzen da. Plataforma hoentzat, segregazinoa hezkuntza sistemaren pribatizazinoaren ondorio zuzena da. Hori dala eta, ituntzea era progresiboan amaitzeko eskatzen dabe. Azkenik, pribatizazino dinamikea eteteko eskatzen dabe, ikastetxeen publifikazinoa ahalbidetuko leukeen araudia sortuz.

Bagilaren 2an Ordiziara

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak bestalde, dei egin dau bagilaren 2an Ordizian egingo dan Euskal Eskola Publikoaren jaian parte hartzera. Era berean, Palestinaren aldeko protestetan parte hartzera be deitu dabe. Asteon, hainbat mobilizazino dagoz iragarrita Palestinari alkartasuna adierazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular