Sukalde bat daben eskoletan hobeto jaten dala adierazo dau EHIGEk

"Eskola publikoa euskarazko irakaskuntza hedatzeko tresnarik efizienteena izan da" zehaztu Lurdes Imazek (EHIGE)

Euskal Eskola Publikoan aurrematrikulazinoak gora egin dau

Lourdes Imaz (EHIGE) / Bizkaia Irratia

Behin betiko datuak ez daukiez, baina emoten dau matrikulazinoan igoerea egongo dala. Momentu honetan eskola bakotxak bere datuak daukoz, itxaron egin beharko da behin betiko datuak ezagutzeko. Jaurlaritzak emondako behin behineko datuen arabera, datorren ikasturterako 2 urteko geletan eskaerek ehuneko %4,1 egin dabe gora. Joera aldaketa bat ikusi da. Aurreko ikasturtean COVID 19agaitik familia askok erabagi eben 2 urteko umeak ez eskolatzea. Lourdes Imaz EHIGE Euskal Herriko gurasoen alkarteen koordinakundeko burua euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Hezkuntza Legea

“Hezkuntza Lege barrian protagonistea eskola publikoa izango zala esan zan arren, emoten dau ez dala holan izango.
Hezkuntza Ituna sinatu ebenean holantxik adostu ei eben. Baina azken asteetan Hezkuntza Lege Proiektuaren ganean esandakoek agerian itzi dabe hori ez dala holan izango” azaldu deusku Lourdes Imazek. Martian edo apirilean helduko da lege proiektua Legebiltzarrera. Lourdes Imaz EHIGEko buruaren esanetan momentu honetan zabaldutako barrien arabera, eskola publikoa ez da protagonistea lege barrian.

Eskola jantokia

Eskola jantokien eredu aldaketea etenda dagoala adierazo dau Lourdes Imazek. Hezkuntza sailak proiektu pilotu batzuk ezarri ebazan Markina-Xemein, Gernika-Lumo, Mungia eta Urduñako eskola banatan. Momentuz gehiagotara ez dala zabaldu aitatu dau EHIGEko buruak. “Sukaldea ikastetxe publikoen %33an baino ez dago. Sukaldea dagoan eskoletan hobeto jaten da” azaldu dau Imazek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00