Onenek Zelanda Barriko munduko txapelketan hartuko dabe parte 2026an

Irailaren 27an egingo da

Euskal Herriko Ardi Moztaileen lehen txapelketea Abadiñon

Joseba Attard ardi moztailea / Bizkaia Irratia

Abadiñon SanBlas egunez, Ardi-Ule Moztaileen Euskal Herriko txapelketea aurkeztu da. Eguerdian egin da prentsaurrekoa Abadiñon bertan irailean egingo dan ardi-ule moztaileen txapelketea aurkezteko. Irailaren 27an egingo da. Txapelketa honetan aukeratuko dira datorren urtean Zelanda Barriko munduko txapelketera nortzuk joango diran. Joseba Attard da parte hartuko dauanetariko bat eta txapelketaren antolatzaileetariko bat be. Kontau deuskunez, Abadiñoko probalekuan egingo da Euskal Herriko txapelketea irailaren 27an.

Datorren urtean Zelanda Barrian

Gogoratu daigun, orain arte, Euskal Herriko ardi-moztaileak Uharte-Arakilen batzen izan direla urtean behin. Abadiñon, bakotxak egiten dauan denborea neurtzeaz gain, ardiari ulea zelan moztu jakon hartuko da kontuak puntuak emoteko orduan. 10 epaile egongo dira egindako lana neurtzen. Datorren urtean barriz, Zelanda Barrian egingo da mundo mailako txapelketea. Joseba Attardek Euskal Herritik joateko gonbitea luzatu dau, euskal parte hartzaileak animetako batez be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00