Etxeratek eta Sarek urruntze politikearen amaierea itxaroten dabe 2023rako. Urruntze politika horren ondorioz, 19 preso dagoz momentu honetan Euskal Herriratzeko. Urruntze politikearen amaierea aurrerapausua izango litzateke Bego Atxa, Sareko ordezkariaren esanetan. Hainbat izan dira azken urtean Euskal Herriko espetxeetara ekarri dabezan presoak. Alde horretatik balantze positiboa egingo dau Sarek. Jaurlaritzak iazko urritik dauka kartzelen kudeaketearen ardurea. Esku aldaketa hori igerri dabela esan deusku Bego Atxak.
Zapatuan, urtarrilaren 7an, presoen aldeko eskubideen aldeko urteko manifestazinoa egingo dabe. Euskal Herriko espetxeetan ez dagozan 19 presoak hurreratzeko eskatuko dabe. Espetxe baimenetan eta gradu barriak lortzeko ebazpenetan legea betetako aldarrikapenakaz urtengo dabe zapatuan Bilboko kaleetara. Zapatu goizean bestalde Euskalduna Jauregian indarkeria desbardina jasan daben biktimek partekatutako enpatiari buruz luze eta zabal berba egiteko jardunaldi berezia be izango da.
SAREko Bego Atxagaz batera Etxerat alkarteko kide diran Etzozi Elgezabal eta Jose Morales alkarrizketatu doguz Goizeko Izarretan saioan. Etzozi Elgezabal, Manex Castro presoaren emaztea da eta Jose Morales, Juankar Iglesias presoaren koinatua. Etzozik esan deusku lehen ehundaka kilometro egin behar izaten ebezala Puerto de Santamariako espetxean egoan bere senarra ikusteko. Orain Zaballako presondegian egonda bidaia askoz be erosoagoa dala zehaztu deusku baina bisiten kopurua murriztu deutsela salatu dau.
Jose Morales, lehen, koinatua bisitetako Alacanteko Villena espetxera joan behar izaten zan eta orain Basauriko espetxera joateko etxetik metroa hartu eta berehala heltzen dala azaldu deusku. Basauriko espetxean igerten dauzen aldaketen barri be emon deusku.