Osasun-arretea euskal herritarren bigarren arazo garrantzitsuena lehenengoz, herritarren % 40k kezka nagusien artean kokatzen dabe

Prezioen igoera, bizitzaren kostua eta inflazinoa dira oraindik be euskal herritarren kezka nagusiak

Euskal herritarrok Osakidetzaz daukagun balorazinoa, azkenengo hamarkadako bajuena

Iratxe Aristegi, Maria Silvestre eta Braulio Gómez, Deustobarometroko arduradunak / Bizkaia Irratia

Deustuko Unibertsitateak Deustobarometro Sozialaren neguko edizinoko emaitzak aurkeztu ditu eta horreen inguruan berba egin dogu Deustobarometroko Iratxe Aristegigaz. Euskal gizartean kezka handiena sortzen daben gaien inguruan herritarren iritziak eta lehentasunak jasotzen dituen eta sei hilabetean behin egiten dan inkesta honen arabera, osasun-arreta euskal herritarren bigarren arazo garrantzitsuena da lehenenego aldiz. Herritarren % 40k kezka nagusien artean kokatzen dabe, orain dala sei hilabete baino ia bi aldiz gehiagok. Herritarrek Osakidetzaz egiten daben batezbesteko balorazioa (5,0) azken hamarkadako baxuena da.

Prezioen igoera, bizitzaren kostua eta inflazinoa dira oraindik bere euskal herritarren kezka nagusiak (% 57). % 60k aitortu dabe etxeko berokuntza eta elektrizitate kontsumoa mugatu behar izan dabela. Eta % 35ek euren ohiko dietako elikagai batzuk erosteari itzi deutsela edo gitxiagotan erosten dabezala. Lan baldintza txarrak, soldatak barne, langabezia baino kezkagarriagoak dira herritarrentzat. Langabeziarekiko kezka (% 10) azken hamarkadako punturik baxuenean dago.

Herritar gehienek oso positibotzat jotzen dabez (% 86) Eusko Jaurlaritzak garraio publikoaren prezioan ezarritako deskontuak. Jaiobarri guztientzako txekearen aldekoak, barriz, ez dira hainbeste (% 53) Euskadin. Herritarren % 84ren ustez, gizarte-laguntzak familiaren errentaren arabera emon beharko litzateke. Eta % 69ren iritziz, zerbitzu publikoen kalitatea hobetu egingo litzateke errenta handienak dabezanak zerga gehiago ordainduko balebe. Bestalde Justizian ez dago konfidantzarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular