Ehun euskal pastel baino gehiago eroan dauz Maite Leanizbarrutiak San Blas azokara

Maite Leanizbarrutiak 100 pastel baino gehiago eroan dauz gaur Abadiñoko azokara

“Euskal pastelak 28 urtez sortu ostean nire azken San Blas azokea izango da”

Maite Leanizbarrutia / Bizkaia Irratia

Elorrio eta Berriz artean Leaniz Okindegiko laban jo ta ke beharrean ibili da Maite Leanizbarrutia azkeneko 28 urteetan. Maitek eta bere lan taldeak sortutako euskal pastelek makina bat sari eskuratu dabez eta euren euskal pastela Bizkaiko ezagunetarikoa izatera heldu da. Gaurkoa, ekoizle lez, bere azkeneko San Blas azokea izango dala kontau deusku izan be martaren 30ean jubilauko da.

Maitek ber negoziorako erreleborik ez dauela topetan azaldu deusku eta orain atseden hartzeko unea heldu dala. Urte honeetan bezero ugari ezagutu dauzela eta penarik handien bezeroakaz daukan tratua amaitzeak emoten deutsola zehaztu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular