Euskaldunen arrakasta Goya sarietan

David Madarietak Goya sarien analisia egin deusku

Euskaldunen arrakasta Goya sarietan

Goya saria / Bizkaia Irratia

Atzo Goya sarien XXXVII. edizinoa ospatu zan Sevillan, Andaluziako uriko Biltzar eta Erakusketa Jauregian. Gaueko irabazle nagusia ‘As bestas’ filma izan zan, bederatzi sarigaz. Bestalde, Telmo Irureta zumaiarrak gizonezko aktore barri onenaren Goya saria irabazi dau ‘La consagración de la primavera’ pelikulan Daviden papera egiteagaitik.

‘Cinco lobitos’ filmak be Goyak eskuratu ebazan, Alauda Ruiz de Azua barakaldar zinemagileak, zuzendari barri onenaren saria berenganatu dau, Laia Costak emakumezko aktore onenarena eta Susi Sánchez antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena. Errepasoa egin dogu David Madarietagaz, Jirabiran saioan.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular