"BPGren %1 unibersidade publikoetara bideratzea oso barri ona da" adierazo dau EHUko errektoreak

"2030rako Gradu Amaierako Lan guztien %20 taldeka egindakoak izatea gura dogu" zehaztu dau Eva Ferreirak

Eva Ferreira: “EHUn aurrera egiteko finantziazinoa eta malgutasuna behar doguz”

Eva Ferreira (EHUko errektorea) / Bizkaia Irratia

EHUko graduondoko ikasleen nazinoarteko esperientzia handitu egingo da datozen urteetan. Gaur egun ikasleen %25 inguruk nazinoarteko esperientzia dauke, edo izan dabe eta helburua, 2030.urterako ikasle guztiek nazinoarteko esperientzia izatea da. Horretarako beste neurri batzuren artean, Erasmus programeagaz harremanak handituko dabezala esan deusku Eva Ferreira EHUko errektoreak Goizeko Izarretan.

Taldeka egiten diran Gradu Amaierako Lanak gehiago izatea gura dau EHUk. “2030rako Gradu Amaierako Lan guztien %20 taldeka egindakoak izatea gura dogu” zehaztu dau Eva Ferreirak. Era berean gradu bikotxen kopurua indartuko da. Honegaz batera unibersidadeen Shangayko ranking ezagunean munduko 300 unibersidaderik onenen artean sartu gura dau EHUk. Horretarako finantziazinoa eta malgutasuna ezinbestekoa dirala azaldu dau Eva Ferreirak.

Unibersidade Lege barria

Espainiako Gobernuak Unibersidade Lege barria martxan jarri  dau.  Arau barriak kanpusetako langileen behin-behinekotasuna %40tik %8ra jaitsi behar dala dino eta funtzionarioen kopurua %51etik %55er altxau beharko dala. Era berean 2030erako BPGren %1 unibersidade publikoetara bideratu beharko da. Azken hau begi onez ikusi dau  Eva Ferreirak. Hori bai legearen aplikazinoagaz kostu gehigarri batzuk sortuko dirala ohartarazo dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular