EHUk gida barri bat atera dau, elikadura eta nutrizinoari buruzko zalantzak eta sinesmen faltsuak argitzeko

Liburuan 30 sinesmen inguruan egindako azterketea agertzen da

Ezin dira hiru arrautza baino gehiago jan astean?

EHUko irakasle eta ikertzaile taldea / Bizkaia Irratia

Nutrizinoari eta elikadureari buruzko baieztapen eta ideia asko hedatu dira. Baina ez dabe zertan egia izan behar beti. Hori holan, gida honen helburua da alor horretako 30 zalantza, sinesmen eta korronte popular ulertzen eta horrei erantzuna emoten laguntzea. Gainera, arreta berezia eskeintzen deutso gaur egungo hainbat gairen inguruan ditugun sinesmeneri.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Elikadura eta Gizetasuna taldeko irakasle eta ikertzaileek egindako gida barri honen helburua da, elikaduraren eta nutrizinoaren inguruan dagozan sinesmen, esan, korronte popular eta moda ulertzen laguntzea eta ikuspegi zientifikotik erantzuten ahalegintzea, dibulgazino moduan.

Adibidez, ondoko gai honeek argitzen saiatzen dira: “Azukre baltza zuria baina hobea da“, “Ezin dira hiru arrautza baino gehiago jan astean “… Geugaz izan da egileetariko bat, Maitane Gonzalez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular