Fernando Morillo: "Iratxoaren atzetik nabil beti"

Idazle azpeitiarrak umeei laguntzeko proiektu barri bat dauka buruan

Fernando Morillo: “Iratxoaren atzetik nabil beti”

Fernando Morillo idazle azpeitiarra hobeto ezagutzeko aukera euki dogu asteko Kafetxu Bana tartean. Morillok hainbat liburu argitaratu ditu azkenengo urteetan, gehienak euskarazko gazte literaturaren esparruan. Horren harira, eskoletan hitzaldiak emoten ditu. Hain zuzen be, umeekaz eukitako alkarrizketatik etorri jako proiektu barri bat gauzatzeko gogoa.

Morillo fisika ikasten hasi zan, baina gradua bukatu aurretik filosofiara egin eban salto. Halanda be, literatura beti egon da presente bere bizitzan. Izar-malkoak obragaitik 2003ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso eban. Seguruenik aitatutakoa izan zan bere ibilbideko inflexino-puntua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular