Gabonetako otorduetan kilo batzuk hartzen doguz, gizonek emakumeek baino pixkat gehiago. Bazkari eta afariak urteko gainerako egunetan baino koipe gehiago daukiez, eta horretarako Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba Farmazia tartean eta aholku batzuk plazaratu deuskuz data honeetarako.