Garazi Albizua "Iruleak" eleberriaz

Lehen Irakurriearen saioaren egilea zana, Mikel Ayllon egile barriaren lehenengo konbidaua izan da

Garazi Albizuaren “Iruleak” ikasturteko lehen liburua Irakurrieran saioan

Mikel Ayllon eta Garazi Albizua / Bizkaia Irratia

Helduentzako bere lehen nobela grafikoa argitaratu dau Garazi Albizuak Txalaparta argitaletxeagaz.

Hiru irule agiri dira lanean:  Kloto, Lakesis eta Atropos. Bildurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari dira, baina lurrean aspalditik ahaztuta dagoz.

Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatuko deutse ahiztei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragin. Lurrean, Dickensen Eguberri kanta ezagunean legez, Mar gazteak hiru mamuren bisitea eukiko dau. Ez da Gabon gaua, ordea, eta bisitariek ez deutse alegiazko irakaspenik emon nahi; behinola bizi izan ziran emakume esanguratsuak dira: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Emakume bildurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak.

Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmonaren ilustrazio indartsuek gidatuko gaituzte istorio irudimentsu honen bilbean, historia eta fantasia abilezia handiz harilkatuz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular