Garazi Arrula idazlea da eta editorea be bai, Txalaparta argitaletxean. “Lurraz beste” izenburua dauko bere bigarren ipuin bildumak. Errotze eta deserrotzea ideiak nagusi dira bere ipuinetan. Zapaltzen dogun lurra lokatz, arrakala edo harea mugikor bihurtzen danean, erroekin zer egiten dogun zalantzari jarraituta idatzi dauz ipuinetako asko.
Ipuinetako ideien inguruan berbaz jardun bitartean, Nafarroa Beheran filmatutako Bañolet ikus-entzunezkoaren soinu-banda entzuteko aukerea be izan dogu.