Osakidetzako Lehen Arretako profesionalen lana aitatzen gabilz astero-astero Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan, eta oraingo honetan emaginen lana ezagutu dogu hurretik.
Emagina izateko erizain ikasketak egin behar dira, gero EIR probea pasau eta ondoren urte biko espezialidadea. Garazi Gonzalezek hau guztia egin eban, eta orain dala lau urtetik emagin lanetan dabil anbulategi desbardinetan. Emakumeari gaur egun emaginek arlo askotan laguntzea eskeintzen deutsie. Orain dala urte batzuk baino arlo gehiago lantzen dabez.