Bueltan dator Hertzainak taldea

Hertzainak talde mitikoak azkanengo kontzertu bi iragarri dauz: abenduaren 16an Barakaldoko BEC-en eta urtarrilean Gasteizen

Gari: “Publikoari esperientzia zoragarri bat eskaini gura deutsagu”

Hertzainak taldeko Gari, Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi barriro alkartuko dira. Azkanengo gira bat egingo dabe. ‘Azkena gure alde‘ izenburupean, agurreko kontzertu bi eskainiko dabez: abenduaren 16an Barakaldoko BEC-en eta urtarrilean Gasteizen. Hertzainak taldea 1981ean sortu zan Gasteizen eta 1993an desegin zan. Orain hiru urte be emon ebezan kontzertu batzuk Hertzainak izenpean. Orduan Gari abeslaria eta Josu Zabala baxujolea beste musikari batzugaz alkartu ziran Bilboko Kafe Antzokian eta Euskalduna jauregian, eta askorentzat kontzertu gogoangarriak izan ziran.

Garik Bizkaia Irratian azaldu deuskunez, Euskalduna eta Kafe Antzokiko emonaldietan jasotako erantzunak ekarri eban “despedida moduko bat prestatzea beste uri batzuetan”. Pandemiak asmoak eten ebazan, baina azkanean Hertzainak taldeak agurreko kontzertu bi eskainiko dauz. Oraingoan, ganera, Txanpi bateria jolea be batuko jake Gariri eta Zabalari.

Barakaldoko BEC-eko kontzerturako sarrerak urriaren 4ean jarriko dira salgai Kutxabank-eko bezeroentzat. Eta biharamonean, www.hertzainak.eus webgunean. 29 eta 45 euro artekoak izango dira. Gasteizko emonaldiaren ingurukoak aurrerago zehaztuko dabez. Emonaldi bietan hainbat musikarik parte hartuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude