Erakusketea dago ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusietan

20 urte bete dauz Euskal Irudigileak alkarteak

Gaston: “Irudigileena lan oso prekarioa da”

"Irudigileak 20 Urte" erakusketea / Bizkaiko Batzar Nagusiak

Hilaren 7tik dago ikusgai Bilboko Batzar Nagusien egoitzan  “Euskal Irudigileak.20 urte” erakusketea. Ilustratzaileen alkarte honen 20. Urteurrenaren harira antolatutako erakusketa ibiltaria da. Esan behar, gaur egun alkarteak daukazan 173 bazkideen lanak dagozala ikusgai. Asier Iturralde “Gaston”, Euskal Irudigileak alkarteko lehendakariordeak azaldu deuskunez, erakusketaren kartela, ilustratzaineen aurpegiak erakusten dauazana, aniztasuna erakusteko aukeratu dabe.

20 bazkide hasieran

Euskal Irudigileak alkartearen hasierea ez zan erraza izan orain 20 urte. Ilustrazinoari garai hartan ez jakon horrenbeste garrantzirik emoten. Gaur egun, 173 bazkide dira. Esan behar, feminizatuta dagoen arloa dala honakoa. Askoz emakume gehiago dago alkartean. Ikasketei jagokenez be, Arte Ederren fakultadean zein bestelakoetan, ilustrazinoaren ganeko gero eta ikasketa mota gehiago eskeinitzen dira. Dana dala, oraindino, ilustratzaileena, oso lan prekarioa dala esan deusku Gastonek.

Erakusketa ibiltaria

“Euskal Irudigileak, 20 Urte” erakusketea ibiltaria da. Irailaren 28ra bitartean Bilboko Batzar Nagusien egoitzan egongo da ikusgai. Ondoren, Donostian eskeiniko da. Guadalajarako FIL azokan egotekoak be badira eta ostean, Gasteizen eta Iruñean eskeini nahi leukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00