Iker Olaeta Gernika Rugby Taldeko kapitanagaz egin dogu berba La Vilaren aurkako partiduaren aurretik

Gernikak La Vila izango dau aurkari zapatuan. Iker Olaeta kapitanak nabarmendu dau partidu garrantzitsua dala

Gernikak La Vilari irabazi, eta gorako lehen urratsa egin nahi dau

Gernika Rugby Taldeko jokalariak partidu baten / Gernika Rugby Taldea

Gernika Rugby Taldeak puntu bat dauka Ohorezko Mailako Ligan. La Vilak, bapez. Sailkapenaren azken tokietan dagoz. Aurten, azken biak jatsiko dira zuzenean eta hirugarrenak play-offa jokatuko dau. Halada ze, partidu garrantzitsua da biharkoa (Urbieta, 16:00).

Ligako lehen fasea amaitzeko partidu 3 partidu geratzen jakoz Gernikari. Lehenengoa eta bigarrena aurkari zuzenen kontrakoak dira. La Vila eta Les Abelles sailkapenaren aurreko eta atzeko tokietan daukiez basurdek. Bien aurka irabazteak bigarren faserako indar handia emongo leuskie.

Iker Olaeta kapitanagaz egin dogu berba. Olaeta eta taldea gogotsu dagoz lehen garaipena lortzeko. Azken partidua VRAC liderraren aurka jokatu eben. Irabazi ez baeben be, partidu ona egin eben. Bidea horixe dala esan deusku Olaetak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular