Gaur Gernikako Grand Slameko aurkezpena izan da, eta Mikel Astelarra izan dogu bertan. Mikelek azaldu deusku 6. Edizinoa beteko dala aurten. Manzi, Aaron eta Urko Lekerika izango dira aurtengo berrikuntza nagusiak. Txapelketeak bost jardunaldi izango dauz, Olharan eta Lopez pasadan urteko txapeldunak izanda.
Multzoak
A MULTZOA B MULTZOA
BARANDIKA-ZABALA ERKIAGA – DEL RIO
GOIKOETXEA-MANZI OLHARAN-LEKERIKA
URKO-BASQUE AARON-LOPEZ
Egutegia:
Garagarrilaren 15ean 21:00tan ligaxkako 1. Jardunaldia
Garagarrilaren 21ean 21:00tan ligaxkako 2. Jardunaldia
Garagarrilaren 29an 21:00tan ligaxkako azken jardunaldia
Abuztuaren 5ean 21:00tan finalerdiak
Abuztuaren 12an final handia