Getxok Komiki azokaren edizino barria hartuko dau aurten be

Ana Miralles eta Mikel Begoña egileak protagonistak izango dira asteburuan

Getxoko Komiki Azokak 21. edizinoa ospatuko dau

Komikiaren munduarekiko hitzordua Getxora bueltauko da irailaren 29tik urriaren 1era, 21. Komiki Azokaren eskutik. Betiko lez bertan, sektoreko figurei egingo jaken omenaldia izango da, eta aurten, Ana Miralles artista beteranoa eta Mikel Begoña euskal gidoilaria izango dira protagonistak. Erakusketan beste artista garrantzitsu batzuk be izango dira, laster ezagutzera emongo diranak, besteak beste, Natacha Bustos, aurtengo kartelaren sortzailea. Oraingo honetan, azokaren merkataritza-gunea, 40 salmenta-postuz osotutakoa, Areetako geltokiko plazaren ondoan kokatuko da, eta jardueren programea Romo Kultur Etxean egingo da, azken edizinoetan lez.

Komikiaren esparruan, albumak eta serieak egin dauz, bai barne merkaturako, bai frantseserako. Bere kolaborazino ezagunenen artean, ‘Marruecos, mon amour’ eta ‘Eva Medusa’ (Glénat) trilogia nabarmentzen dira, Antonio Seguraren gidoiarekin. Emilio Ruizekin be lan egin dau, ‘El brillo de una mirada’ (Casset, 1990) eta ‘En busca del unicornio’ (Glénat, 1996-1999) trilogian. Beste alde batetik, Mikel Begoña (Euskadiko komikigintzako “gidoilari ospetsuenetako” bat da. Besteak beste, Ricardo Sendra artista argentinarrarekin lan egin dau eta 2007an Matxitxakoko batailaren 70. urteurrena ospatzeko bere lehen komiki liburua idatzi eta argitaratu eban: ‘Mar de Plomo’. 2008az geroztik, Iñaket marrazkilari bilbotarrarekin lan egin ohi dau, eta lan interesgarri bat garatu dau beragaz. ‘Tristísima ceniza’ egin eben 2011n, Gerra Zibilari buruzko obrea, eta 2012an ‘El pico de los cuervos’, Frankismoari buruzko lana. Azken urteetan ‘Ötzi (Ötzi, Por un puñado de ámbar, El cobre tenía un precio)’ sailean aritu dira buru-belarri. Serie horrek 1991n Alpeetan aurkitutako gorpuzkiak daukazan historiaurreko gizon baten istorioa berreraikitzen dau. Lan horreez gain, Xabiroi aldizkarian egindako lanagaitik eta erakusketa komisario lez egindako lanagaitik be ezaguna da. Horreen artean azpimarratzekoak dira ‘Komikia’, 1975etik 2017ra euskal komikigintzaren historia errepasatzen dauan erakusketea. Lau Haizetara saioan Maria Hernandez eta Maite Galardi kultura teknikaria izan doguz honen barri emoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular