Athletic ez da garaipena eskuratzeko gauza izan liga txapelketan jokatutako azken partidu bietan

Ernesto Valverderen taldeak ez dau golik jaso Valladolid, Betis eta Osasunaren aurkako partiduetan

Golik barik, ez dago saririk

Oier Zarraga Athleticeko jokalaririk onena izan zan Osasunaren aurkako partiduan / Athletic Club

Athleticek ezin izan deutso hasiera ona emon urte barriari San Mamesen. Izan be, ErnestoValverderen taldean ezin izan eban garaipena eskuratu Osasunaren aurka jokatutako partiduak. Zuri-gorriak zelaian nagusi izan baziran be, Williams anaiak, Guruzeta, Sancet eta enparauak ez ziran gauza izan Aitor Fernandezen atea zulatzeko. Egia da, bai, zuri-gorriak sarritan hurreratu zirala aurkariaren ate ingurura baina ez ziran bape fin ibili azken metroetan hartutako erabagietan.

Valverderen taldeari asko kostetan jako golak sartzea. Betisen aurkako partiduan be, zuri-gorriak nagusi izan ziran partiduko hainbat tartetan baina ez ziran gauza izan aurkariaren atea zulatzeko. Edozelan be, Athleticeko entrenatzailea nasai dago, bere taldea ondo ikusten dauelako.

Zuri-gorriek partidu gogorrak jokatuko ditue urtarrilean. Datorren zapatuan derbia jokatuko dabe Anoetan Realaren aurka eta hurrengo eguaztenean Espanyol izango dabe aurkari San Mamesen kopa txapelketako partiduan. Astea biribiltzeko, Real Madriden aurka jokatuko dau Valverderen taldeak urtarrilaren 22an. Hiru azterketa gatx bezain erakargarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular