Zeanurik 600 korrikalari batuko ditu zapatuan Gorbeia Suzien lasterketan

Oihana Azkorbebeitiak Munduko Kopea irabazteko aukerea dauka Gorbeia Suzien lasterketan

Gorbeia Suzien lasterketeak erabagiko dau Munduko Kopea zapatuan

Gorbeia Suzien lasterketea berezia da aurten. Betikoaz gainera, Munduko Kopako finala be korriduko da. Skymasters lasterketan zapatuan (9:00) korrikalaririk onenak batuko dira. Euskal Herritarren artean, Oihana Azkorbebeitiak Munduko Kopea irabazteko aukerea dauka. Skyrace lasterketan, betikoan, 600 parte-hartzaile batuko dira.

Jurek Ziemkiewicz antolatzaileagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Ziemkiewiczek nabarmendu dau maila handiko lasterketea izango dala, eta gogorra. Zaleek autobusak izango ditue Zeanuritik Pagomakurrera igoteko. Joan-etorrian ibiliko dira zapatuan. Gorbeia Suzien lasterketearen inguruan ekitaldi ugari antolatu ditue astegoien osorako. Eguenean hasiko dira berbaldi bategaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular