Esteban Gaubekak eta Iker Gordonek indartsu hasi dabe Bizkaia Opena, eta lehenago be txapeldun geratuta dagoz

Urrezko Pala Pro txapelketea irabazi barri dau sopeloztarrak Fustogaz, Bizkaia Opena hasi aurretik

Gordonek Bizkaia Openaren bila urten dau Urrezkoa irabazi eta gero

Iker Gordon / Bizkaia Irratia

Iker Gordon indartsu dabil. Urrezko Pala Pro Txapelketea irabazi barri dau Pablo Fustogaz. Pozik dago sopeloztarra. Baina, palan be, ez dago atzera begira egoterik. Bat amaitu eta beste bat hasi. Bizkaia Opena hasi da. Gordonek Esteban Gaubeka dau lagun. Oso ondo hasi dabe txapelketea. Partidu bi jokatu eta biak irabazi ditue. Hurrengoa, zapatuan, Zierbenan. Ibarguren eta Ibargarai izango ditue aurrean.

Gordonek argi dauka. Gaubekak eta biek euren jokoa egiten urten behar dabe. Alkarregaz txapel bi jantzita dagoz lehen. Kutxabank Ligea, batetik eta Bizkaia Opena bera, bestetik. Bikote sendoa egiten dabe. Gordonek nabarmendu dau oso gustora jokatzen dabela alkarregaz. Bikote gogorrak izango ditue aurkari. Fusto-Del Rio, Maldonado-Alkorta, Madariaga-Urrutia eta Necol Trennoy izango dira gainerakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular