Gorka Knörr: "Eusko Legebiltzarrera lehenbiziko aldiz sartzerakoan hunkituta sentidu nintzan"

Politikan zein musikan egindako ibilbidea gainbegiratu dogu Kafetxu Bana tartean

Gorka Knörr: “Eusko Legebiltzarrera lehenbiziko aldiz sartzerakoan hunkituta sentidu nintzan”

Gorka Knörr politikari eta musikaria izan da asteko konbidaua Kafetxu Bana tartean. Tarragonan jaio arren, txikia zanean heldu zan Euskal Herrira eta bere bizitza lurralde bien artean emon dau. Musika esparruari jagokonez, 1971n abestu eban lehenbiziko aldiz jendaurrean. Gainera, handik gitxira Araba Kantari izeneko diskoa kaleratu eban. Knörrek kultura munduan bizitako momenturik politenak eta gogorrenak gogoratu ditu alkarrizketan.

Politikari be tartea eskaini deutso. EAEko zein Kataluniako hauteskundeetarako gitxi falta danean, gaur egungo egoeraren errepasoa egin dau, euskal politikan berak bizitako momentuak gogora ekarri bitartean. Izan be, ibilbide oparoa euki dau: Eusko Alkartasunaren idazkari nagusia izan zan, Eusko Legebiltzarreko lehendakariordea, auziperatua izan zan Sozialista Abertzaleak alderdia ez desegiteagaitik…

1984ko Errege Kopako finala

Betiko lez, alkarrizketatuaren esparru personala ezagutzeko aukera be euki dogu. Knörrek ezagutzera emon dituan bitxikerien artean, Athleticegaz lotura estua daukan bat dago. Izan be, 1984ko Errege Kopako finala zuzenean ikusi eban Santiago Bernabeu estadioan.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular