Pelotako eta surfeko Selekzinoak parte hartu ahal izango dau lehiaketa ofizialetan. Kirol lege barriak halan jasoko dau, jeltzaleek eta sozialistek lortu daben akordioari esker. Orain arte, sokatiran, sumon eta kayak surfen lehiatzen izan da euskal selekzinoa era ofizialean.
Egunotan, Munduko Pelota Txapelketea jokatzen dabilz Biarritzen. Euskal pelotariek beste selekzino bategaz jokatu beharra daukie, gehienek, Espainiagaz edo Frantziagaz. Gotzon Enbil Federazinoko presidenteagaz eguerdiko Jokoan saioan egin dogu berba.
Enbilek dino ate handi bat zabaldu dala, eta gertu dagoela helburua. Orain, lan egin beharra dago. Euskadiko Euskal Pelota Federakuntzeak eskaria egin beharko dau nazinoartekoan. Kide izateko eskaria egin, eta gero federazinoko kideen esku geratuko da onarpena. Enbil itxaropentsu dago. Hurrengo munduko txapelketan euskal pelotariek bere selekzinoa ordezkatu ahal izango dabe, dana ondo badoa.