Gure Lurreko Merkatua azokea egingo dabe eguazten arratsaldeko Basaurin, Gorbeialde Landa Garapen alkartearen eskutik. Eguazten honetan izango da lehenengoa eta hemendik aurrera ez dau etenik eukiko. Basauriko udala lehendik ibili da egitasmo hau martxan ipini nahian, baserritarrei salmentarako aukerea emoteko eta herritarrei baserriko generoa zuzenean erostekoa. Asier Iragorri alkateak esan deuskunez hau oso proiektu garrantzitsua da, tokikoa erosita asko laguntzen dalako: tokiko kontsumoan, ingurumenaren zaintzan, jasangarritasunean…
Eguaztenetan 16:00retatik 20:30etara egongo dira ekoizleak euren produktuak saltzen.