250 boluntariok parte hartu dabe

Kanpaina honeri esker 2000 umek jolastailuak izan dabez

Gurutze Gorriak 5000 jostailu batzeko erronka solidarioa bete dau

Umea jostailua jasotzen / Bizkaia Irratia

Gurutze Gorriak 5.054 jostailu barri banatu deutsez 2.000 umeri Bizkaian Gabonetan. Aurtengo edizinorako ezarritako 5.000 jostailu batzeko erronka solidarioa gainditu egin da, beraz. “Euren eskubideak jokoan” kanpainan batutako jostailuak barriak izan dira, ez-beliko eta ez-sexistak. Egoera larrian dagozan familietako umeei emon jakez. Kanpaina hau burutu da eta posible izan da parte hartu daben 250 boluntarioren, 40 erakunde laguntzaile baino gehiagoren eta Bizkaiko gizartearen laguntzeari esker. Josu Peron Bizkaiko Gurutze Gorriko presidenteak emon deuskuz azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular