Berezia izango da aurtengo Euskaraldia Bulego taldearentzat

Bulegok sortu dau Euskaraldiaren abestia

Harrera ona izan dau ‘Gure Bihotzaren Taupadak’

Bulego taldeak sortu dau Euskaraldiko kantua / Bizkaia Irratia

Harrera oso ona izan dau orain arte Bulego taldeak Euskaraldiarentzat sortutako Gure Bihotzaren Taupadak abestiak. Abenduan egin zan Durangoko Azokan aurkeztu zan Bulegok sortutako abestia. Ordutik, zuzeneko emonaldietan be eskeini izan dabe eta pozik dagoz izandako erantzunagaz. Tom Lizarazu abeslariak Bizkaia Irratiari esan deutsanez, pozik eta motibatuta jaso eben kantua sortzeko enkargua, baina ardura puntu bategaz be bai.

Sortze prozesua

Kantua sortzeko bidea Bulegok ordurarte izandakoagaz alderatuta, alderantzizkoa izan da, hau da, barruari begiratu beharrean, alderantziz egin dabe. Euskeraz aritzeko gogoa pizteko moduko abestia sortzea izan da helburua. Danontzako abesti herrikoia da Gure Bihotzaren Taupadak sortzailearen esanetan. Esan behar, Euskaraldiko batzordeetako kideek be hartu dabela parte prozesuan. Bideoklipa be badauka abestiak. Hainbat dantzarigaz batera grabau eben. Azkoitiko taldea da Bulego. Orain arte, Euskaraldia beste era batera bizi izan dabe. Aurten, berezia izango dala esan deusku Tom Lizarazuk. Euskaraldia aurten laugarrenez egingo da eta udabarrian izango da, maiatzaren 10ean hasiko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00