Oso garrantzitsua da haurdunaldian dentistearengana joatea

Aho osansutsua lortzeko txantxarra eta gingibitisa prebenitzea da helburu nagusia

Haurdun dagozan emakumeen %10-12 baino ez da dentistearengana joaten

Emakumea dentistearen kontsultan / Bizkaia Irratia

Emakumeak aldaketa fisiologiko ugari izaten dauz haurdunaldian, baita be aho-hortzen osasunean eragina euki ahal dau, bai amaren bai haurraren osasunean. Haurdun dagozan emakumeen % 10-12 baino ez da dentistearengana joaten. Hori ez egiteko arrazoi nagusia osasun-heziketarik eza da, hau dala eta jarraitu beharreko puntu batzuk azaldu deuskuz Maitena Urberoaga EHUko Odontologia irakasleak eta Osakidetzako dentisteak. Hortz-haginen eskubilatze eta higiene egokia egitea, goragaleak, gorakoak eta errefluxu gastroesofagikoa tratatzea edo Gaixotasun periodontala sortzea. Haurdun dagozan emakumeen % 60 inguruk hortzoietako hantura dabe (haurdunaldiko gingibitisa). Erretzeari iztea be aholkatzen dabe adituek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular