Hogei aholku emon dabez hegaldiakaz arazorik ez izateko

Euskal Herriko erreklamazio zerbitzua da Erreklamatu

Hegaldiakaz arazorik izan ezkero, Erreklamatu

Arazoak hegaldiakaz / Dephositphotos.com

Uda sasoian areagotu egiten dira hegazkin bidaiak. Horrek arazoak areagotzea be badakar. Zenbat eta aire-zirkulazino gehiago, gero eta arazo gehiago sor daitekez; atzerapenak, overbooking-a, galdutako ekipajea… Erreklamatuk, Euskal Herriko erreklamazino zerbitzuak 20 aholku emon dauz aurtengo oporraldiari begira.

Gida

Jarraibide honeekaz arazoak izateko aukerak murriztu daitekez eta hobeto prestatuta egon arazo posibleen aurrean. Hegaldia hartu baino bi-hiru hilabete lehenago txartela hartzea komeni da, prezio-alertak erabiltzea, airre konpainia fidagarriak erabiltzea, puntualtasunaren ganeko estatistikak kontsultatuz webguneetan. Puntako ordutegiak saihestea be aholkatzen dabe. Aire konpainiaren ganeko ezeztatze-politiken barri izatea be komeni da edo hegaldi alertetara harpidetzea. Hegaldi zuzenak hartzea da onena, eskalak egin ezkero atzerapenak edo konexino-galerak gerta daitekezalako. Bidaia-asegurua kontratatzea be aholkatzen da, bidaia-dokumentuak egiaztatzea, bidaiarien eskubideak ezagutzea, garaiz iritsi aireportura, ekipajea behar bezala etiketatzea… Aholku guztiak Erreklamaturen web orrian agertzen dira. Zalantzarik izan ezkero, eurekaz bat egin daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00