Nahi ez dan bakardadeari aurre egiteko egitasmoa

Udalak dei egin deutse herritarrei boluntario edo bidelagun egin daitezan

Herrizaintza sarea indartzeko prest Elorrion

Herrizaintza egitasmoa Elorrion / Bizkaia Irratia

Elorrioko Udalak Herrizaintza egitasmoa indartzeko asmoa iragarri dau. Herrian dagozan eragile desbardinakaz batera orain urte bi abian jarritako egitasmoa da honakoa. Pandemiaren ostean ohartu ziran, herrian baegozala pertsona asko bakardadean. Hortik sortu zan ideia. Nahi ez dan bakardadearen ondorioak leundu eta arrisku egoerak saihestea da helburua. Udalak, sarea osotu dau herriko anbulategian behar egiten daben pertsonakaz, farmazietan lan egiten dabenakaz edo komertzioetako kideakaz. Eurek informazinoa euki leikie, gura barik, bakarrik bizi diranakaz edo bakarrik sentitzen diranakaz. Eurei begira ondoren, gizarte langileakaz bat eginda abian jartzen da Herrizaintza egitasmoa. Honen barruan dagozan boluntarioak, kontaktuan jartzen dira bakarrik dagozan pertsonakaz telefonoz eta era horretara lagun egiten dira.

13 Bidelagun

Momentu honetan 13 Bidelagun edo boluntario dagoz Elorrion, eta bakarrik bizi diran 13 pertsonakaz dagoz harremanetan. Udalean badakie pertsona gehiago dagozala nahi ez dan bakardadean. Hori dala eta, boluntario gehiago behar dabe. Gogoratu dabenez, holan bizi direnek ondorio desbardinak izan leikiez, batez be, euren burua zaintzeari izten deutsielako asko eta asko. Boluntario izateko prest izan ezkero, Elorrioko Udalera jotea aholkatu dau Julene Lazkano alkateak. 688 655 416 telefono zenbakira deitu daiteke era berean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00