Juan del Arco: "Diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba HIESaren Aurkako Nazinoarteko Egunaren atarian

HIESaren aurkako tratamentuak ia ez dira herrialde pobreetara heltzen

HIESaren Aurkako Nazinoarteko Eguna ospatu egiten da abenduaren 1ean. HIESa GIP birusak sortutako infekzinoa da. Infekzinoak globulu zuriak erasotu eta hiltzen ditu. Ondorioz, beste infekzino batzuk sortu edo minbizia bezalako gaixotasun larriak agertu ahal dira. 2023an, 1.300.000 pertsona kutsatu ziran eta 600.000 heriotza emon ziran HIESagaz lotutakoak.

Hasieran, 1980ko hamarkadan, oso gaixotasun hilkorra zan HIESa. Halanda be, gaur egun tratamendu oso eraginkorra dago. Halanda be, prebentzino goiztarra oso garrantzitsua da, tratamentua martxan ipini ahal izateko. Horren harira, Juan del Arcok esan deusku HIESaren aurkako tratamentuak ia ez dirala herrialde pobreetara heltzen.

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba HIESaren Aurkako Nazinoarteko Egunaren atarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00