Itsaso Gartziak (Histocell) terapia zelularrari buruzko adibideak emon deuskuz

Lantegia hamar aldiz handiagoa da orain

Histocell botika enpresak lantegi barria edegi dau Larrabetzun

Histocelleko laborategiak / SPRI

Histocell botika enpresak lantegi barria zabaldu dau Larrabetzun. Terapia zelularreko botikak egiteko 800 metro koadroko instalazino barria da. Histocell biofarmazeutikearen lantegi barritua aurrekoa baino 10 aldiz handiagoa da. Terapia zelularrerako eta biologikoetarako botikak egiten dabez lantegi horretan eta horretaz Itsaso Gartziagaz Histocelleko ordezkariagaz berba egin dogu. Terapia horreei buruzko adibideak emon deuskuz. Lantegia handitzeak eragin zuzena izan dau produkzinoan, jauzi kuantitatiboa eta kualitatiboa be emon dala zehaztu deusku Gartziak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular