Bego Ziluaga Kultura zinegotziak eta Alex Azkaraik Ibarrangeluko azokearen eta argazki erakusketearen gainean egin deuskue berba

Ibarrangeluko azokea urte birik behin egiten dabe, eta argazki erakusketea herri osora zabaldu dabe

Ibarrangeluko azokan 31 ekoizle batuko dira domekan

Ibarrangeluko argazki erakusketea / Bizkaia Irratia

Ibarrangeluko azokea urte birik behin egiten dabe. Aurten, domekan izango da, apirilaren 30ean. Bego Ziluaga Kultura zinegotziagaz egin dogu berba Herriz Herri saioan. Ziluagak nabarmendu dau danetarik egoten dala azokan. Guztira, 31 postu dira: nekazaritza, artisautza, itsasoko produktuak, gaztaiak… Egunean zehar hainbat ekitaldi egongo dira, besteak beste, karretila igoerea arratsaldean.

Karretilea zozketarako be erabiliko dabe domekan. Azokako produktuekin beteko dabe, eta karretilakadea zotz egingo dabe. Aurten barritasun bat be badaukie Ibarrangeluko azokan. Argazki erakusketea egun bakarrekoa izan beharrean, aurretik zabaldu dabe. Gainera herri osora zabaldu dabe. Alex Azkarai antolatzaileak emon deuskuz zehaztasunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00