Antxinako Gerra-Presoen Ospitale Militarretik abiatuko da ibilbidea

Euskal Herriko Talde Errepublikazaleak eta Pipergorri kultur alkarteak antolatu dabe

Ibilbide errepublikarra Gernika-Lumon oraingoan

Iñaki Uribarrena - Pipergorri Kultur Alkartea / Bizkaia Irratia

Ibilbide errepublikarra egingo da domekan Gernika-Lumon. Euskal Herriko Talde Errepublikazaleak eta Pipergorri Kultur Alkarteak antolatu dabe II. Errepublika gogoan izateko asmoz. Talde Errepublikazaleak herri desbardinetan antolatzen dauz ibilbideak urtero, memoria egin eta errepublikaren urteurrena ospatzeko. Oraingo honetan, 1873. urteko zezeilaren 11n aldarrikatutako lehen errepublikaren urteurrenagaz egingo da bat. Ibilbideen helburua, historiagaz bat egitea da, garai batean gertatutakoak gogoratzea. Balio hezitzailea be badauka egitasmoak.

Ibilbidea

Gernika-Lumon, goizeko hamaika ta erdietan jarri dabe hitzordua domekan. Martxea Antxinako Gerra Presoen Ospitale Militarretik abiatuko da, gaur eguneko Bigarren Hezkuntzako Institututik hain zuzen. Zalloko kanposantuan amaituko da eta bidean, Labauria plaza, Domingo Alegria plaza, Tren Geltokia, Merkurio Iturria, Pasealekua, Batzar Etxea edo Josefinen komentutik igaroko dira. Leku bakotxean, Pipergorri Kultur Alkarteko kideak egongo dira azalpenak emoten. Errepublika garaiagaz leku honeek daukien loturea azalduko dabe hain zuzen.

Bagilean Madrilen

Gernika-Lumon domeka honetan egingo dan ibilbide errepublikarraren ostean, bagilean, Madrilen dago deituta martxa handia Errepublikaren alde. Talde Errepublikazaleak manifestu bat sortu dau eta sinadurak batzen hasita dago honen alde.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00