"Gure ondare inmaterialaren inguruan lanean gabilz beti" azaldu dau Igone Etxebarriak

Labayru Fundazinoko zuzendariak Fair Saturday saria jaso dau

Igone Etxebarria: “Txikiak eta bereziak etorkizuna definiduko dabe”

Igone Etxebarria saria jaso eta gero / Bizkaia Irratia

Fair Saturday saria Labayrurentzat izan da. Asteon hartu dau saria Igone Etxebarriak, Labayru Fundazinoko zuzendariak. Fair Saturday saria 2017tik banatzen dabe Bilbon. Arte eta kulturaren bidez gizartean zirrara eragiteko gauza izan dirala erakutsi daben norbanako eta gizataldeen ekimenak izaten dabez kontutan autortza hau egiteko orduan.

“Txikiak eta bereziak… etorkizuna definiduko dabe” izenburupean eskaini eban bere berbaldia Igone Etxebarriak eta
gaur Bizkaia Irratian izan dogu Labayru Fundazinoko zuzendaria. Etxebarriaren esanetan gure esku dago bizi dogun globalizazino honetan, gure ekarpenak egitea.

Labayrun besteak beste Mendebaldeko Euskerearen aldeko apostua egiten da. Mendebaldeko euskerea, edo euskalkiak eskoletatik ia desagertuta dagoz gaur egun. Igone Etxebarriaren eritxian euskalkien presentzia garrantzitsua da eta euren balioa emon behar jake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular