Herriz Herri Igorren

Entzun saio osoa

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, eguaztenero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.

Igorreko Herriz Herri saioa Lasarte aretoko oholtza ganetik egin dogu. Asteon be konbidadu ugari izan doguz: Olatz Urkiza alkatea, Maribel Salcedo Caritas Arratiako arduraduna, Andere Arrizabalaga Arantzarte dantza taldeko kidea, Efela alkarteko Oskar Garro eta Imanol Agirre pelota eskolako arduraduna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular