Innovation Day jardunaldian parte hartu eben Zunibalek eta Barrutialde ikastetxeak

Innovation Day 2022 jardunaldietako Bizkaiko kasu praktiko bi ezagutu doguz

Ikastetxeetan jarritako hazitik sortutako talentua behar dabe enpresek

Atun industriarentzat erraminta teknologikoak garatzen dauz enpresak. / Zunibal.

BArrikuntzaren Eguna ospatu zan joan dan astean, Innobasquek antolatuta. Eta tartean, arlo ezberdinetako kasu praktikoak ezagutzera emon ziran. Horretako kasu bi, Bizkaian garatutakoak dira.

Industria arloan Zunibal enpresako ordezkariak izan ziran. Adimen artifiziala atunaren arrantza eraginkor eta iraunkorrari aplikatu dabe eurak. Hezkuntza arloan, bestetik, Arratzuko Barrutialde Bigarren Mailako Institutua izan zan protagonistetako bat, aparatu elektronikoak mugimenduaren bidez kargatzeko sistema garatu dabelako.

Aitor Aizpurua Zunibaleko zuzendari teknikoagaz eta Xiomara Gezuraga Barrutialdeko STEAMHezkidetza programako arduradunagaz berba egin dogu. Talenturako hazia ikastetxean jarri beharko litzakeela adierazi deusku Xiomarak. Gero, talentu hori erakarteko Innovation Day moduko topaketak baliogarriak izan leitekezala gaineratu dau Aitorrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00